Odol emaileak

Odol ematea gaur, Herri Eskolan

Kronika - Erredakzioa 2020ko eka. 17a, 00:00

Gaur izango dute odola emateko aurreneko zita astigartarrek, osasun alarma egoera hasi zenetik Herri Eskolan. 18:30etatik 20:30etara daukate hitzordua Astigarragako odol emaileek, aldez aurretik ordua hartuta, telefonoz: 943 00 78 zenbakian. Ordua gaur goizeko 08:30etatik aurrera hartu behar da eta gogoratu ez dela anbulategian izango, Herri Eskolan baizik.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!