Hileta elizkizuna, igandean Astigarragan

Kronika - Erredakzioa 2020ko eka. 17a, 00:00

Astigarragako parroki elkarteak, martxoaren erditik maiatzaren lehen aste bitartean hil direnak gogoratuko dituzte hileta elizkizunetan. Hori dela eta, igande honetatik, ekainaren 21etik, uztailaren 5era arteko igandetan haien aldeko oroimen-mezak ospatuko dira. 10:30etako mezetan izango da hori eta lehenengo igande honetan  Teresa Zapirain eta Hilario Agirregabiriaren hileta elizkizunak egingo dira. Ekainaren 28an Antonia Etxebeste eta Luzia Azkunerenak eta uztailaren 5ean Angela Etxaberena.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!