Udala

Hainbat dirulaguntza eskatzeko epea berriro zabalik, Astigarragako Udalak

Kronika - Erredakzioa 2020ko eka. 12a, 00:00

Koronabirusaren ondorioz, administrazio epe guztiak etenda gelditu ziren. Hala ere, administrazio epeak ireki dira, eta diru laguntzetan izena emateko aukera dago berriro. 

Covid-19ak sortutako egoeraren ondorioz, administrazio epe guz­tiak etenda gelditu ziren, eta une horretan, Udalak zenbait dirulaguntza deialdien izen emateak irekita zituen: kultura, euskera eta jai arlokoak; berdintasun arlokoak eta gizarte zerbitzuen arloko hainbat dirulaguntza, hain zuzen. 
Hala ere, dagoeneko, epeak ireki direnez, aipatutako dirulaguntzetan izen emateko aukera dago berriz ere. 

Berdintasun arloko dirulaguntzen eskaera aurkezteko epea, ekainaren 22an amaituko da, eta Udalak jakinarazi du «herrian emakumeen eta gizonen berdintasuna sustatzeko helbururarekin lotutako programa, proiektu eta jarduerak aurrera eramateko dirulaguntzak» direla. 

Kirol arloko dirulaguntzei dagokienez, ekainaren 22an amaituko da eskaera aurkezteko epea. Aldiz, kultura, euskera eta jaien arloko dirulaguntzak aurkezteko eskaera epea, ekainaren 23an amaituko da. Eta Udalak jakinarazi du xedea dela, «kultura sustatu eta zabaltzeko eta jai giroko urteko programa eta jarduerak laguntzea». 

Gizarte zerbitzuen arloko diru laguntzak berriz, ekainaren 30ean amaituko dira, eta bertan lau dirulaguntza modalitate aurreikusi dira, Astigarragako Udalaren webgunean daude ikusgai: www.astigarraga.eus 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!