Bost saioko formakuntza ikastaroa antolatu zuen Aztifemiak talde feministak, maiatza eta ekaina bitartean; eta gaur egingo dute laugarrena. Aurrekoak bezala, Harago Aholkularitzak eskainiko du telematikoki, Zoom programaren bitartez, arratsaldeko 16:00etatik 18:00etara.
Elkar ikasketa eremua da martxan jarri nahi izan dutena, komunikatzeko gaitasuna lantzeko eta trebatzeko, «eraginkortasunez eta konfiantzaz komunikatu nahi duten emakumeentzat, bizitzaren eremu ezberdinei begira komunikazioa beren helburu eta desioen zerbitzura jarri nahi dutenentzat».
Parte hartzeko, aldez aurretik eman behar da izena, eta plazak mugatuak dira; baina interesa duenak, mezua idatzi dezake aztifemiak@gmail.com helbide elektronikora. Gaur zortzi izango da azkeneko saioa.