Hurrengo denboraldiaren hasieraren nondik norakoak zehazten jardun du Astigarragako Mundarrok. Hori dela eta, jakinarazi du, azken hilabeteetan bizi dugun egoera kontuan izanik, aurten, izen emate prozesuan aldaketak egongo direla, «bai kirol eskolarako, bai eta klubeko taldeetan izena emateko ere».
Beraz, Mundarrok erabaki du, gaurtik, uztailaren 8ra arte «biak barne», eskoletako aurretiko izen ematea egingo dela, 2009, 2010, 2011 eta 2012 urteetan jaiotako haurrentzat. Izen ematea online egingo da, eta hasiera batean «oinarrizko informazioa izango da», izan ere, sail bakoitzeko informazio zehatzagoa prozesu hau amaitzean jasoko baita.
Bestalde, infantil mutilak, hau da 2007 eta 2008an jaiotakoak, gazte edo jubenil mailara arte, klubean dagoen sailen batean jokatu nahi duten jolakari berriek, ekainaren 15etik, uztailaren 15 arte izango dute aukera izena emateko, hau ere online izango dela azaldu dute.
«Gaurtik uztailaren 8ra arte, eskoletako aurretiko izen ematea online egingo da, 2009, 2010, 2011 eta 2012 urteetan jaiotako haurrentzat»
«Konpromezua», Mundarrok
Mundarrok, gainera, udaleko gizarte zerbitzuen sailarekin harremanetan jardungo duela adierazi du, «jakitun gara ez direla momentu gozoak familia askorentzat, horregatik aldez aurretik gure konpromezua adierazi nahi dugu, jarduera fisikoaren praktika guztientzako eskuragarri izan dadin».
Edozein zalantza izanez gero, astigarragakomundarrofke@gmail.com helbide elektronikora idatzi daiteke.