GAZTELEKUA

Udako antolakuntza berriarekin, Astigarragako Gaztelekua

Kronika - Erredakzioa 2020ko eka. 7a, 00:00

Astigarragako Gaztelekuak, antolakuntza berri bat eraiki du, nerabeekin ekintzak egin ahala izateko. Lehenik, azaldu dute, ekintza eta edozein kontaktu izateko neurriak hartuko dituztela, hori horrela, «maskarilen erabilpena ezinbestekoa izango da, hezitzaile zein parte hartzaileek eraman beharko dute». Eta gainera, ekintzak, hartu beharreko neurrietara egokituta egongo direla ere jakinarazi dute, «jolas, denbora pasa edota aurrera eramango diren ekintza guztiak moldatu egin ditugu nerabeen segurtasuna disfrutatzearekin batera bermatuta egon dadin». Horretarako, herritik ibiliko dira arratsaldeetan zehar, nerabeekin elkartzen hasteko. Bestalde, Instragram eta Whatsapp bidez ere kontaktua mantenduko dute, egingo diren ekintzen berri emateko, eta aldi berean «haiekin harremana izaten jarraitzeko». Ekintzetan izena emateko datak ere helaraziko dituztela azaldu dute. Azkenik, aipatu dute, «udako ekintzak antolatzen gabiltzala eta beste urteetan ez bezala, parte hartzeko, izen ematea ezinbestekoa izango dela, momentu oro segurtasuna mermatuta egon dadin». Izen ematea bihar hasiko da, eta ekainaren 12an amaituko da, udalaren webgunean irekiko da izena emateko esteka. Eta edozein zalantza izanez gero, asti.gaztelokala@gmail.com helbidera idatzi.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!