UDALA

Amaitu da Astigarragako Udalaren online programazio kulturala, 1.300 ikustaldi baino gehiagorekin

Kronika - Erredakzioa 2020ko eka. 7a, 00:00

Amaitu dira, Astigarragako Udalak eskainitako online bidezko kultur ekintzak. Argazkia: Lur Korta

Covid-19aren hedapena sahiesteko, alarma egoera piztu zenean, Astigarragako Udalak aurrez aurreko kultur ekitaldi guztiak bertan behera uztea erabaki zuen, eta horien ordez onlineko programazioa eskaintzen hasi zen. Hala ere, egungo egoera dela eta, Kultura Sailak uste du eskaintza honekin amaitzeko unea dela.

Astigarragako Udalak, Koronabirusaren hedapena sahiesteko hasieratik, kalean, herrian, kultur etxean egingo ziren kultur ekintzak bertan behera uzteko erabakia hartu zuen, eta horien ordez, online programazioa eskaini zien herritarrei, etxetik ere kulturaz goza zezaten. 
Egun, kalera ateratzeko baimena geroz eta «zabalagoa denez», Astigarragako Kultura Sailak uste du, eskaintza honekin amaitzeko unea heldu dela, «guztira, haur eta familiei zein helduei eskainitako ikuskizunek, 1.300 ikustaldiak gainditu dituzte».

«Haur eta familiak»
Aipatu moduan, Astigarragako Udalak, haur eta familientzat etxetik egiteko hainbat jarduera eskaini ditu, azken hilabeteotan; diskofestak, antzerkiak, zirko tailerrak, sukaldaritza tailerrak, ipuin kontaketak, magoak, esperimentu tailerrak eta txontxongiloak, besteak beste. 
Astigarragako Udalak jakinarazi du, «arrakasta gehien izan duten edukiak diskofestak eta zirkoak» izan direla, izan ere 200 eta 100 ikustalditik gora izan dituzte, hurrenez hurren.   

«Helduak»
Udalak, webgunean helduei zuzendutako bideoak ere eskaini izan ditu zenbait asteburuetan, eta azaldu du, antzezlanek izan dutela arrakasta gehien, «Koadernoa zuri izan da bixita gehien izan dituen bideoa, 252 ikustaldirekin», hain zuzen. Eta gehien ikusi diren hurrengoak, Juntos antzezlana, eta El Florido Pensil Neskak izan dira, 163 eta 124 bixitarekin. 
Datozen hilabeteetan, ahal den neurrian, aurrez aurreko ekitaldiak eskaintzen hasteko asmoa du Udalak.  

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!