ALOKAIRU SOZIALA

Aiotzategi kaleko 4garren zenbakian dauden alokairu sozialeko behin-behineko zerrendak, argitaratuta

Kronika - Erredakzioa 2020ko eka. 4a, 00:00
Argitaratu dira, Aiotzategi kaleko 4garren zenbakian dauden alokairu sozialen behin-behineko zerrendak.

Astigarragako Aiotzategi kaleko 4garren zenbakian dauden alokairu sozialeko 7 etxebizitzetarako eskaera guztiak aztertu ditu Astigarragako Udalak, eta behin-behineko zerrenda argitaratu du. 

Astigarragako alokairu sozialetan izena eman duten guztiei, udalak gutun bat helarazi die, eta eskaera bakoitzari, «zenbaki bat esleitu» zaiola jakinarazi du udalak. Hori horrela, gutunaren bidez, jakinaraziko zaio eskatzaileari zein den bere zenbakia. Zenbaki hori gainera, zerrendan kontsultatuz, jakingo du eskatzaileak, zein den bere eskaeraren egoera; hau da, «onartua edo baztertua izan den». Onartua izan bada, zein kupotan sartuko den, eta baztertua izan bada zein izan den baztertzeko arrazoia ere azalduko da.
Erreklamazio epea irekita dago, eta udalak azaldu du, beharrezkoa jotzen dutenek idazki bat aurkeztu dezaketela, Erregistro bulegoetan, «beharrezkotzat jotzen diren frogagiri guztiekin batera».

Astigarragako Udalak, ebatzitakoa
Eskatzaile guztiei jakinarazi nahi die Udalak, aurrerantzean egiten diren komunikazioak udalaren webgunean eta iragarki taularen bidez, Gipuzkoako Aldizkari Ofizialaren bidez eta SMS mezuen edo mezu elektronikoen bidez egingo direla. 
Aipatu moduan, eskatzaileari heltzen zaion gutunean, jakinaraziko da zein zenbaki esleitu zaion, eta «zenbaki hori izango da erreferentzia gisa adieraziko dizugun elementu bakarra Bbes Ofizialeko Etxebizitzen zozketarako zure eskaerari buruz egingo den edozein jakinarazpen eta ebazpenerako». 
Horrez gain, «hamabost egun balioduneko epea irekitzea, eraginpekoek beren eskubideak defendatzeko egokitzat hartzen dituzten erreklamazioak egin ditzaten». Erreklamazio hori idazki batean jasota aurkeztu beharko dute Udal Erregistroan, adierazitako arrazoiak indartzeko beharrezkotzat jotzen diren frogariri guztiekin batera. 

Behin-behineko zerrenda, webgunean 
Hemen ikusgai, onartu eta baztertuen behin-behineko zerrenda: https://labur.eus/Oqq6L. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!