Berdintasuna

Indakeria matxistaren aurkako herria, seinalizatuta

Kronika - Erredakzioa 2020ko eka. 1a, 00:00
Indarkeria matxistaren aurkako seinaleak jarri ditu Udalak herriko hiru sarreretan.

Udalak seinaleak jarri ditu herriko hiru sarreretan, indarkeria matxistaren aurkako mezuarekin.

Seinaleak jarri ditu Udalak herriko hiru sarreretan, «indarkeria matxista gaitzesten» duela eta «horrekin amaitzeko prestutasuna» duela azaltzeko.

Gizarte oso baten isla
Seinaleen bidez, Udalak jakinarazi nahi izan du «indarkeria matxista badela, horren aurka gaudela eta lanean jarraitzen dugula».

Hain zuzen, indarkeria matxistarekin bukatzeko lanaren parte da seinaleak jarri izana. «Indarkeria sexista da emakume izate hutsagatik jasaten dena eta helburu eta ondorioa emakumeen gaineko kontrola eta nagusitasuna betikotzea duena. Arazoaren arrazoia gizon eta emakumeen arteko ezberdintasun estruktural eta sinbolikoetan datza. Hori horrela izanik, ezin da azaldu pertsonen arteko indarkeria bezala soilik, gizarte oso baten isla bezala baizik». Era berean, «indarkeria matxistari aurre egiteko ezinbestekoa da aurkako jarrera soziala eta instituzionala irmoak izatea, eta instituzioek biktimari lagundu eta babesa ematea», zehaztu du.

Indarkeria gehiago
Udalak dio «indarkeria matxista adierak indarkeria gehiago ere hartzen» dituela bere baitan, «genero rol sozial bikoei eta horiei lotutako sexualitateari egokitzen ez zaizkien pertsonek jasatzen dituzten beste indarkeria batzuk: lesbofobia, homofobia eta transfobia». Guztiaren aurka agertu da.  

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!