GARRAIO ZENTRO INTEGRALA

«Garraiolarien beharrentzat», Garraio Zentro Integrala

Kronika - Erredakzioa 2020ko mai. 23a, 00:00

Astigarraga eta Oiartzunen egingo duten Garraio Zentro Integralaren proiektuaren berri eman zuten egindako Batzar Nagusian.

Astigarraga-Oiartzun Garraio Zentro Integralaren proiektuaren egoeraren berri eman zuten, Aintzane Oiarbide Bide Azpiegituretako
diputatuak eta Alfredo Etxebarria, Bidegiko zuzendariak Batzar Nagusietan. Hori dela eta, batzarrean jakinarazi zuten Covid-19ak eragindako egoera honek, baieztatu egin duela horrelako azpiegitura baten beharra, «garraiolarien beharrei erantzuteko irekita dagoen gune bat, gizarte osoaren hornidura mantentzea ahalbidetu duten gakoetako bat baita» gaineratuz.

Bileran aipatu zen, Garraio Zentroaren lanak «erritmo onean» doazela. Gainera, Bidegi foru-sozietateak irekita dauka bi plataformak «kontserbatzeko, mantentzeko eta ustiatzeko lizitazio-prozesua». Plataforma horietako bat, Astigarragan aurkitzen da eta bestea berriz, Oiartzunen.

Eta lizitazioaren zifrei eta datei dagokionez, honakoa azaldu dute «zenbatekoa 6 milioi eurokoa da, eta 8 urteko ustiapen-
epea izango du».

Astigarragako plataformaren zerbitzu-eraikin berria egiteko, bai eta horretara bideratutako partzelaren urbanizazioa egiteko ere, «urtebete eta bost hilabeteko epea izango du». Gainera, Astigarragako eta Oiartzungo plataformetan pertsonen eta ibilgailuen sarbide- eta
barne-zirkulazioa kontrolatzeko beharrezko instalazioak eta ekipamenduak gauzatu beharko dituztela ere aipatu dute, eta bi
eremuetako zerbitzu-eraikinek «jatetxe-kafetegia, supermerkatua, komunak eta dutxak, telebista- aretoa edo jolas-gunea eta
garbitegia» izango dituzte.

Gaur egungo aparkalekuak, bi gune

Gaur egungo aparkalekuak bi gune ditu, bat noranzko bakoitzarentzat; 105 aparkaleku ditu Bilborako norabidean, eta 57, Behobiarako norabidean. Birmoldaketa proiektuak «bi zabalguneak plataforma bakar batean bateratzea» aurreikusten du, «Donostiarako noranzkoan
190 aparkalekuko azalera osatuz ».

Momentu honetan, Astigarragako plataforma «berdinketa eta urbanizazio fasean dago». Eta azpiegitura berriak, 46 plaza izango ditu, gainera «hozkailu-kamioientzat, eta postu bakoitzean korronte elektrikoko hartuneak» izango dituela jakinarazi dute. Astigarragan 28, eta
Oiartzunen 18, eta bi plataformetako aparkalekuak «txandakakoak » izango dira.

«Euskadiko bakarra, eta Estatuko haundiena»

Garraio Integral zentro hau, Euskadiko «bakarra» izango dela aipatu dute, eta «Estatuko haundiena, segurtasun eta zerbitzu maila 'urrezkoa' duena Europako estandarren barruan».

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!