Edalontzia

Edalontzirako irudi lehiaketa, martxan

Kronika - Erredakzioa 2020ko mai. 19a, 00:00

2020ko uztailaren 26an ospatuko den Santa Ana egunak 45 urte beteko dituenez, Sagardoaren Lurraldeak lehiaketa berezi bat antolatu du jendearen parte-hartzea sustatzeko: marrazki lehiaketa bat martxan jarriko da eta irabazlearen irudia Santa Ana eguneko Sagardo Eguneko edalontzietan serigrafiatuko da. Lanak info@sagardun.com helbidera bidali daitezke ekainaren 15era arte.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!