Xaguxar

Diskofesta maiatzean zehar, Xaguxarrek

Kronika - Erredakzioa 2020ko mai. 1a, 00:00

Hilabeteko bost larunbatetan norberaren etxean antolatuko da eta astero gai bati lotuta egongo da. 

Astigarragako Xaguxar Aisialdi taldeak Diskofesta antolatuko du maiatzeko bost larunbatetan txaloak baino lehen. Gai desberdinekin lotutako disko festak antolatu dituzte; musika, dantza, mozorroak,... denetik egongo da eta lehendabizikoa bihar egingo da etxeetan, norberak bere festa sortuz.

Bost larunbatetan eta bost gai landuko dira eta astean zehar abesti eta gai proposamena egingo dute. Beraz, adi egotea gomendatzen dute beraien sare sozialetara. 

Atzo gauean berri on bat ematekoak ziren eta arratsaldean, etxeko gauzekin mikrofono bat nola egin erakutsi zuten. Biharko diskofestarako aurrerapen bat? 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!