Gaztelekua

Maiatza ekintzaz josita dator Astigarragako Gaztelekuan

Kronika - Erredakzioa 2020ko mai. 1a, 00:00

Etxetik egitekoak dira, baina hilabetean zehar Koronabirusaren krisiaren faseak nola garatzen diren ikusita baldintzak aldatu daitezke. 

Gaztelekuan elkartzerik ez daukatenez, Koronabirusak eragindako egoera berrira egokitu dira Astigarragan, eta etxetik etxera elkartzen dira orain, sare sozialen eta interneten bitartez. Horretarako, egunero prestatzen dute plana eta maiatzerako ekintza ugari antolatu dituzte egunero. Atseden egun bakarra gaur izango dute.

Sukaldaritza, elkarrizketak, jokoak, asmakizunak, jolasak, pelikulak... denetarik edukiko dute astigartar gazteek ongi pasatzeko. 

Larunbatetan errezetak eta igandeetan pelikulak ikusgai

Bihar eta etzi, asteburuan hasiko dituzte ekintzak.  Lehendabiziko ekintza gazterrezeta izango da eta bertan txokolatea egingo dute. Larunbatero egingo dute errezetaren bat. Maiatzak bost asteburu ditu eta bakoitzean ondorengoa egingo dute: txokolatea; pintxo irabazlea; gaztetxef; zuek bidali eta guk egin; txanpiak saltxan; eta amaitzeko txips. 

Igande honetan gaztedokua (dokumentala) egongo da eta ondorengo igandeetan: laburmetraien eguna, El mayordomo filma, Diario de una anoréxica dokumentala eta Cadena de favores pelikula. 

Astean zehar tartekatuko dituzte zeinek asmatu gehien? jolasa tematika desberdinekin, zuzenekoak gonbidatu bereziekin asteazkenero, irudiekin jolasten, pinturillo 2, gaztemoji, unno, tik tok, eskulanak, just dance, gaztegym, egia edo erronka, gaztelekuko nik ez dut inoiz...
Koronabirusaren deseskaladaren faseen garapenaren arabera egoera aldatu liteke eta baldintzak aldatu daitezke. 

GAZTELEKUA

Maiatzak 2 eta 3: Gazterrezeta (txokolatea) eta gaztedoku.

Maiatzak 4, 5, 6, 7, 8, 9 eta 10: Zeinek asmatu gehien Euskal Herriko herriak, Just Dance online, zuzenekoa gonbidatuarekin, nik ez dut inoiz..., irudiekin jolasten, pintxoa eta laburmetraien eguna.

Maiatzak 11, 12, 13, 14, 15, 16 eta 17:  Egia edo erronka online, zeinek asmatu gehien musika taldeak, zuzenekoa gonbidatuarekin, pinturillo 2, online, gazteskulanak rummikub, gaztetxef zuek bidali eta guk egin eta gaztezinema.

Maiatzak 18, 19, 20, 21, 22, 23 eta 24:  Gaztegym online, gazteskulanak pultserak, zuzenekoa gonbidaturekin, zeinek asmatu gehien atsotitzak, irudiekin jolasean, gazterrezeta txanpiak saltsan eta gaztedoku.

Maiatzak 25, 26, 27, 28, 29, 30 eta 31:  Unno online, Tik tok, zuzenekoa gonbidatuarekin, zeinek asmatu gehien hiriburuak, gaztemoji, txips saltsan eta gaztezinema.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!