Aztifemiak

Emakumeen Etxeari buruz, galdeketa martxan

Kronika - Erredakzioa 2020ko api. 14a, 00:00

Aztifemiak taldeak bideratu du, eta datorren astelehenera arte bete daiteke galdetegia, interneten: labur.eus/eMfKR.

«Uste dugu ezinbestekoa dela, denon artean sortzea Astigarragako Emakumeen Etxea», adierazi du Aztifemiak emakume feministen taldeak. Eta horregatik, gogoeta prozesua jarri nahi izan du martxan, Emakumeen Etxearen inguruan.

Hori horrela, galdeketa prestatu du interneten, eta datorren astelehenera arte bete daiteke, labur.eus/eMfKR helbidean.

Bertan galdetzen diete, zer den beraientzat emakumeen etxe bat, nolakoa beharko luke­en, non kokatu litekeen... «Gure asmoa da, herriko emakumeen kezkak, beharrak, proposamenak eta nahiak identifikatzea», nabarmendu dute.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!