2020ko lehen hiruhilekoan hasi ditu Astigarragako udalak herriko kirol instalazioak hobetzeko eta mantentzeko zenbait lan. Hobekuntza horien bidez, udalaren asmoa da «kirola bizimodu osauntsu gisa bultzatzea eta herritarren eskaerei erantzutea». Otsaila amaieran jarri zen ziren kiroldegiko muskulazio gelan 6 bizikleta eta eliptika berri bat. Bestetik, martxoa hasieran, lehen sotoan dagoen tatami gelan tatami berria ere jarri zuen. Aireztapen eta klimatizazio sareak hobetzeko lanak ere hasi zituen martxoaren amaieran. Eta martxokok Kirol Batzordean, kiroldegiko ordutegi berria onartu zen, EH Bildu eta PSOE-EEren aldeko botoekin eta EAJren aurkakoarekin. «Kiroldegia lehenago irekiko da, erabiltzailea askok eskatu dutelako».
Zarkumendegiko lanak, hastear
Zarkumendegiko futbol zelaian zeuden zenbait arazoei aurre egiteko lanak ere hastear direla aipatu du Astigarragako udalak.
Gainera, aldageletako estalpea berritzeko lanak aurki hasiko direla ere gaineratu du.
Bestetik, «argiteria ere arazoak ematen ari zenez, erabaki zen Mundarro eta udalaren artean aldatuko dituztela futbol zelaiak dituen argiak». Aurreikusi dute, lan hauek hilabete batzuetako iraupena izango dutela, «horregatik, bi zatitan egingo dira lan hauek, lehenbizi, Mundarrok aldatuko ditu berari dagozkion argiak eta ondoren, udalak gauza bera egingo du».