Berrogeialdirako, hainbat ekintza prestatu ditu Astigarragako Gaztelekuak, eta haien artean, Gazterantzun ekimena antolatu dute. Txapelketa hau, egunean bost galdera erantzutean oinarrituko da, Astigarragako hainbat kontuekin zerikusia dutenak, hain zuzen. Gaztelekuko Instagram kontua eta whatsappa erabiliko dira, galderak luzatu eta erantzunak jasotzeko.