EAJ-PNV

«Hazi eta merkatura egokitzeko aukerarik gabe», herriko sagardotegiak

Kronika - Erredakzioa 2020ko mar. 31a, 00:00

Gaurko Plenoan onartzekoa den HAPOaren aldaketa batek «gure herriko sagardotegiak haunditzea mugatzen» duela salatu du EAJk.

Pasa den ostegunean egindako Hirigintza Batzordean EH Bilduk onartutako Hirigintza Antolamendurako Plan Orokorraren aldaketa bat kritikatu du EAJ-PNVk, gaurko Plenoan onartzekoa dela-eta. Jeltzaleen esanetan, aldaketa horrek, «gure herriko sagardotegiak haunditzea mugatzen du, pasa den legegintzaldian EAJk landutako proposamenari murrizketa haundiak aplikatuta».

«Murrizketa larriak»
EAJk azaldu du «herriko sagardotegiak haunditzea erregulatzeko» aldaketa bat egin zuela 2015ean alkatetza eskuratzean, parte-hartze prozesu baten, administrazio fase luze baten eta Plenoan onartu ondoren, eta «dokumentuak Jaurlaritzako Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Sailaren onespena» jaso zuela 2019ko maiatzan, EH Bilduk alkatetza lortu aurretik.

«Orain, ordea, gauzak aldatu egin dira EH Bildurekin», dio. «Sagardotegiak haunditzea lursailaren neurriaren arabera egingo da, Astigarragako sagardotegiak hazi eta merkatura egokitzeko aukerarik eman gabe. Bilduk murrizketa larriak onartuko ditu, sagardotegien eraikuntza eta haunditze gaitasuna erdira jaitsiz».   

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!