Aztifemiak

Galdetegia, Emakumeen Etxearen bueltan

Kronika - Erredakzioa 2020ko mar. 31a, 00:00

Apirilaren 20ra arte erantzun daiteke Astigarragako Emakumeen Etxearen inguruko galdeketa.

Emakumeen Etxearen inguruko gogoeta prozesua jarri du martxan Aztifemiak emakume feministen taldeak. «Gure asmoa da herriko emakumeen iritziak, kezkak, beharrak, proposamenak eta nahiak identifikatzea», azaldu dute.

Horretarako, galdetegi bat prestatu dute, modu anonimoan online erantzun daitekeena: https://forms.gle/fDsthrQCJNzhJGhi7.

«Astigarragako Emakumeen Etxea denon artean sortzea ezinbestekoa dela uste dugulako, has gaitezen herritarren artean pausoak ematen», animatu dute. Galdetegia apirilaren 20ra arte bete ahal izango da. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!