Udala

Zarkumendegi eta sagardotegiak, Pleno telematikoan

Kronika - Erredakzioa 2020ko mar. 31a, 00:00

Ohiko ordutegian bilduko da gaur Astigarragako Plenoa, arratsaldeko 19:00etan, baina modu telematikoan. Kronikak jarraipena egingo dio, ohi bezala. HAPOa aztertuko da, besteak beste.

Hileko azken asteartero bezala, Plenoa bilduko da gaur Astigarragan, baina, egoerak hala behartuta, modu telematikoan. Kronikak jarraipena egin ahal izango dio horrela, beti bezala, eta datozen egunetan emango du bertan hartutako erabakien berri.

Bost gai, aztergai
Gaurko Plenoa bost puntukoa izango da. Hasteko, alarma-egoera indarrean dagoen bitartean elkargokideekin organoen eta kontratazio-mahaiaren bilerak bide telematikoz egitea aztertuko da, eta jarraian, martxoaren 18ko akta onartuko da.

Segidan, Hiri Antolamendurako Plan Orokorraren barruan Ergobia auzoko Paoaga eremuari dagokion planaren aldaketaren inguruko testu bategina aztertuko da.

Era berean, HAPOAren aldaketa aztertuko da, Zarkumendegi Zabalpenari, sagardotegien ordenantzari, eta lur-urbanizaezineko beste zehaztapen batzuei dagokienez.

Azkenik, kale izendegia eta kultur etxe berriaren izena aztertuko dira.  

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!