udala

Emakumeon plazako lanen plangintza moldatuko da

Kronika - Erredakzioa 2020ko mar. 26a, 00:00
Errekatxo kalerako lanak.

Asteartean hasi ziren eta Tomas Alba kaletik Errekatxo kalerako sarbidea moztuta egongo da lanak luzatzen diren bitartean.

Kaletik ibilgailu eta pertsona gutxi dabilela aprobetxatuz, eta oraindik ere eraikuntzako enpresek lanean jarrai dezaketela ikusita, Emakumeon plazako urbanizazioko obrarik gatazkatsuena gauzatzea erabaki du Astigarragako Udalak. Hau da, Tomas Alba 13 etxea inguratzen duen guneko obraren fasea.

Asteartean hasi ziren eta hori dela eta, Tomas Alba kaletik Errekatxo kalerako sarbidea moztuta egongo da lanak luzatzen diren bitartean. Ondorioz, Errekatxo kalera ibilgailuz sarbidea Lanberri kaletik egin beharko da.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!