169 herritarren proposamen aurkeztu dira, aurrekontu parte hartzaileetan

Kronika - Erredakzioa 2020ko mar. 21a, 00:00

Pasa den igandean amaitu zen aurrekontu parte hartzaileak aurkezteko epea, eta guztira 169 pertsonek bidali zituzten proposamenak.

Astigarragako Udalak, aurrekontu parte hartzaileetarako prozesua jarri zuen abian, eta aurreko igandean izan zuen amaiera. 169 pertsonek hartu zuten parte, eta euren proposamenak helarazi zituzten. Udalak adierazi du, 77 webgune bidez jaso direla, eta beste 82ak, herrian utzitako postontzietan jasotako esku orrietakoak zirela. Herritarrek 210.000 euro zertara bideratzea nahi duten idatzi dute, aurkeztutako proposamenetan.

Igandean amaituta lehenengo fasea, astelehenean proposamen guztiak biltzeko eguna izan zen.

Udalak adierazi du, proposamen guztiak «gaika sailkatu eta aztertuko ditugu». Eta bideragarriak diren aztertzeko garaian, kontuan hartu dituzten irizpideak honako hauek dira: aurrekontuaren barruan dauden, teknikoki egingarriak diren eta udalaren eskumena duen, besteak beste.

«Oraingoz ezin dugu eperik zehaztu, proposamenen azterketaren araberakoa» izango dela jakinarazi dute.

Bigarren fase hau amaitzen denean, finalisten zerrenda bat argitaratuko du Udalak, «aukeratuak izan diren proposamenekin».

Eta ondorengo fasean, azken erabakia hartzeko, 16 urtetik gorako herritarrei botoa ematera deituko zaie.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!