Astigarragako Aiztondo Abesbatzak aurten 25 urte bete ditu, eta hainbat ekitaldi antolatu zituzten urte osoan zehar egiteko, haien artean, martxoaren 19an lau eguneko bidaia antolatu zuten Gironara, baina egungo egoera ikusita, atzeratu egin dute. Aiztondoko Abesbatzak adierazi du, behar bada, «gauzak hobetzen badira» urrira pasako dutela bidaia, eta antolatutako guztia.