Berdintasuna, kirola, eta euskera eta kultura arloetako dirulaguntza deialdia zabaldu du Udalak. Eskaera epea zabalik dago. Bestetik, dirulaguntza izendunak onartu ziren, hau da, herriko elkarteei ematen zaizkienak. Berdintasun, kirol eta euskera eta kultura arloetako deialdiak martxoaren 5ean argitaratu ziren Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean, eta apirilaren aurreneko astera arte egongo da eskaerak aurkezteko epea.