Udala

Bihar arte epea, proposamenetarako

Kronika - Erredakzioa 2020ko mar. 14a, 00:00

Aurrekontuetatik 210.000 euro zertara bideratu proposatzeko azken eguna izango da biharkoa horretarako jarritako moduetan. 

Astigarragako Udalak, Astigarraga zure esku proiektua jarri zuen martxan orain bi aste. Bertan, aurrekontutik 210.000 euro zertan inbertitu erabaki dezakete herritarrek, eta horretarako, pro­posamenak egiteko garaia bihar amaitzen da. Udalak proposamen horiek kontuan hartuko ditu. Aurreko urtean, ekimen honi esker, eskolako jolastokia estali da, zahar-egoitzan berritze lanak egin dira, eta hainbat aldaketa gehiago lortu dira. 

Horregatik, Udalak dio herritarren parte hartzea behar-beharrezkoa duela. 
Hiru aukera egongo dira parte hartzeko, lehenik, eskuorrian idatzi behar dira proposamenak eta herrian kokatu diren postontzietan sartu. Hainbat to­ki­tan egongo dira postontzi hauek: udaletxean, ki­roldegian, eskola-sarreran, an­­bu­lategian, kultur etxean, Gaz­telekuan, haur eskolan eta AEKn. Kalean ere egongo dira: Kontxa Etxeberria Plaza, Joseba Barandiaran plaza, Errekatxo Enparantza, Ergobia Plazatxoa eta Norberto Almandoz plaza. 
Bestela, www.astigarraga.eus web orriko formularioa be­tez hartu daiteke parte, eta hirugarren aukera da, proposamenak alkatetza@astigarraga.eus hel­bi­dera bidaltzea.

Bideratutako partida bikoiztu egin da aurten

Normalean, urtean 100.000 euro bideratu izan ditu Udalak, Aurrekontu Partehartzaileen partidara. Baina joan den urtean ez zenez prozesua burutu, 2019 eta 2020koak bateratu egin ditu aurten, eta aurrekontu bikoitza izango da, herritarren eskura. 

Proposamenak egiteko fasea bukatzen denean, udal teknikarien txanda izango da, horien bideragarritasuna aztertu ahal izateko. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!