Udala

Etorkizuneko herria nolakoa nahi den, Emakumeen Mahaian

Kronika - Erredakzioa 2020ko mar. 14a, 00:00
Aurreko asteazkenean lehendabiziko bilera egin zen.

Aurreko asteazkenean egin zen lehenengo saioa, eta martxoan egitekoak ziren beste biak bertan behera geratu dira, prebentzio 

Astigarragako Udalak partaidetza-prozesu bat antolatu du, berrikustera doan HAPOan (Herri Antolamendurako Plan Orokora)emakumeen ikuspegia txertatzeko. Helburu honekin hainbat formakuntza eta partaidetza saio prestatu ditu, hiru lantaldetan garatuko direnak: UdalMahaian, Mahai Teknikoan eta Emakumeen Mahaian. 

Hiru saioak Emakumeen Egu­­naren hurrengo 3 asteazkenetan antolatzekoak ziren, baina oraingoz bakarra dago antolatuta eta beste biak bertan behera geratu dira. Aurreko asteazkenean Hirigintza emakumeen ikuspegitik: teoriak praktikara formakuntza saioa eskaini zen.

Bigarren saioa eta hirugarrenaren data berririk ez dago. Bigarren saioan Sukaldetik plazara: nolako etxeak eta nolako kaleak nahi ditugu Astigarragan?. Segurtasuna, irisgarritasuna, zaintza, kontziliazioa eta abar eraikuntza eta hirigintza ordenantzetan txertatzeko parte-hartze saioa izango litzateke. 

Azken saioan Etorkizuneko Astigarragako hirigintza izenburupean. Abiatu berri den HAPOan Genero-Ikuspegia txertatzeko gidalerroak osatzeko parte-hartze saioa. 

«Astigarragako biztanleak behar ditugu»

«Prozesu honetan ez dituguhirigintzan 'adituak' behar, Astigarragan bizitzen 'arituak' baizik. Beraz, saioak herriko edozein auzotan bizi edota bertako kaleetan orduak ematen dituen emakume orori zuzenduta daude, adina, jatorria eta bizi-baldintzak edozein direla ere eta bai gizonezkoak ere ongi etorriak izango dira» Astigarragako Udaletik.
«Hirigintza arloan hartzen diren erabakiek guztion bizimoduei eragiten dieten arren, badakigu askotan erabaki horietan ez direla biztanle guztien beharrak maila berean jartzen. Hori ekiditeko, eta feminismoek erakutsitako bidetik, besteak beste honoko gaiak bistaratu eta txertatu nahi dira HAPOan» adierazi du Udalak 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!