HITZALDIA

'Ekologista naiz baina...' gaurkoan

Kronika - Erredakzioa 2020ko mar. 12a, 00:00

Gaur arratsaldeko 18:30etan, Ekologista naiz baina... izeneko liburuari buruzko hitzaldia antolatu da kultur etxean. Gorka Egiak idatzitako liburu honetan, gizarteko kontsumo ohituren inguruan jarduten da, eta eragina egiteko asmoa ere badu. Egileak kontsumo jasangarriarako oinarrizko gida praktiko honen berri emango du.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!