Hirigintza

Plan Orokorrean emakumeen* ikuspegia txertatzeko, hiru saio

Kronika - Erredakzioa 2020ko mar. 9a, 00:00

Parte-hartze saioak martxoaren 11, 18 eta 25ean egingo dira, 17:30etan kultur etxean. 'Adituen' ordez, Astigarragan bizitzen 'arituak' bilatzen ditu Udalak, haien ikuspegia jasotzeko.

Etorkizuneko Astigarragako hi­ri­gintzari buruzko saio parte-hartzaileak antolatu ditu Uda­lak, «berrikustera doan Hiri An­to­lamendurako Plan Orokorre­an (HAPO) emakumeen* ikuspe­gia txertatzeko». Hiru saio an­­t­o­­latu ditu horretarako, etzi hasita.

«Erabakiek guztion bizimoduei eragiten die»
Hiru lan-talde sortuko ditu Udalak, Plan Orokorra berrikusteko: Udal-Mahaia, Mahai Teknikoa eta Emakumeen* Mahaia. Azken honetarako ireki du parte-hartze prozesua. Izan ere, «aniztasuna eta eguneroko bizitza mahai gainera, emakumeen* begiradari esker ekarri» dela dio. «Hirigintza arloan hartzen diren erabakiek guztion bizimoduei eragiten dieten arren, badakigu askotan erabaki horietan ez direla biztanle guztien beharrak maila berean jartzen. Hori saihesteko, eta feminismoak erakutsitako bidetik, besteak beste, honako gaiak bistaratu eta txertatu nahi dira HAPOn: segurtasuna eta babesa espazio publikoan; zaintza lanak eta zaintzaren mugikortasuna; denboraren kontziliazioa eta erantzukidetasuna; eta etxebizitza eta ekipamenduak genero ikuspegitik». Hiru saiotan landuko da hori guztia.

Hiru saioetan, gizonak ere ongietorriak
Saioetan aurrenekoa asteazken honetan, hilak 11, egingo da, 17:30etan kultur etxean. Formakuntza saioa izango da, Hirigintza emakumeen ikuspegitik*: teoriatik praktikara izenburupean.

Hurrengoa, martxoaren 18koa izango da, ordu eta leku berean. Kasu honetan, parte-hartze saioa izango da, segurtasuna, irisgarritasuna, zaintza, kontziliazioa eta abar, eraikuntza eta hirigintza ordenantzetan nola txertatu eztabaidatzeko: Sukaldetik plazara: nolako etxeak eta nolako kaleak nahi ditugu Astigarragan? izango da erantzun beharreko galdera.

Azken saioa martxoaren 25ekoa izango da: HAPOan genero ikuspegia txertatzeko gidalerroak osatzeko parte-hartze saioa egingo da.
Udalak azpimarratu du 'adituen' ordez Astigarragan bizitzen 'arituak' gonbidatu nahi dituela saioetara; edozein adin, jatorri eta bizi-baldintzatako ema­­kumeak, nahiz eta gizonak ere ongietorriak izango diren.  

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!