Hiri Mugikortasun Jasangarrirako Plana ari da lantzen Astigarragako Udala, eta horren baitan, herriko eta industriaguneetako mugikortasun ohiturak aztertu nahi ditu. Horretarako, inkesta jarri du martxan interneten, RAZ enpresaren bitartez, laburra eta anonimoa: encuestas-517e6.web.app webgunean erantzun daiteke, eta ahalik eta herritar gehienek parte hartzea nahi dute.