Literatura

Liburu Txiki Kluba, astelehenean

Kronika - Erredakzioa 2020ko mar. 7a, 00:00

Datorren astean izango du martxoko saioa, Liburu Txiki Klubak. Astelehenean bertan jarri dute hitzordua, arratsaldeko 17:30etan liburutegian. Mestiza elkarteak antolatuta, helburua da haurrengan eta haien familiengan literatura, musika, artea eta naturarekiko jakinmina piztea. 0-5 urte bitarteko haurrei dago zuzenduta, eta helduren batek lagunduta joan behar dute. Datorren ostegune­an, berriz, ipuin ordua egingo dute, 18:00etan liburutegian; eta Tximeleta belarriak ipuina kontatuko du Lur Kortak, 3-9 urte bitar­te­ko haurrentzat. Gonbidapena hartu behar da aurrez, liburutegian.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!