Astigarraga ehuntzen

Adinekoek eta ikasleek bi saio, datorren astean

Kronika - Erredakzioa 2020ko mar. 7a, 00:00

'Do it yourself' lorategiak egingo dituzte asteartean, eta sexualitateaz ariko dira ostegunean. 

Datorren astean izango du segida, Galtzaur elkartean, Udalak antolatutako Astigarraga Ehuntzen egitasmoak. Data batzuk aldatu dituzte, eta hori horrela, bi saio egingo dituzte, datozen egunetan. Asteartean, martxoaren 10ean, Do it yourself lorategiak egiteko daukate hitzordua, herriko adineko pertsonek, eta Arantzazuko Amako DBH 3 eta 4 mailetako ikasleek. Eta ostegunean, sexualitateari buruz hitz egingo dute elkarrekin, «interes komunak elkarbanatuz eta ezagutzak partekatuz».

Saio guztiak bezala, Galtzaur elkartean izango dira, goizeko 11:30etatik 14:30etara.
Egitasmoko bosgarren eta seigarren saioak izango dira bi horiek; eta azkeneko bat faltako dute, sukaldaritzari buruzkoa, martxoaren 26an egingo dutena, toki eta ordu berean. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!