Zilegi eskolak

Lehen Sorospenen saio bana, hilaren 11 eta 18an

Kronika - Erredakzioa 2020ko mar. 7a, 00:00

Kultur etxean egingo dituzte, goizeko 09:30etan hasita; bat teorikoa eta bestea praktikoa. Doakoak izango dira biak.

Zilegi Eskolekin hiru hitzordu jarri dituzte martxorako, Asti­garragako Udalak eta AEK euskaltegiak. Eta horietako bi, Lehen Sorospenen ikastaroari es­kainiko dizkiote. 

Bi saiotan egin­go dute, martxoaren 11n eta 18an; eta kultur etxean izango dira biak, goizeko 09:30etan hasita. Aurrenekoa, saio teorikoa izango da; eta bigarrena, berriz, praktikoa: panpin batekin konpresioak egiten ikasiko dute. Doakoak izango dira, biak.

Zeinu hizkuntza tailerra, martxoaren 17an

Hirugarren hitzordua, berriz, zeinu hizkuntza tailerrari eskainitakoa izango da. Martxoaren 17an egingo dute, arra­­tsaldeko 19:00etan kultur etxe­an; eta doakoa da, hori ere. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!