'Ekologista naiz baina...' liburuari buruz ostegunean, Gorka Egia

Kronika - Erredakzioa 2020ko mar. 7a, 00:00

Kontsumo jasangarriari buruz idatzi duen gida praktikoa aurkeztuko du egileak, arratsaldeko 18:30etan hasita, kultur etxean.

Ekologista naiz baina... liburua argitaratu berri du Gorka Egia Arregik; kontsumo jasangarrirako oinarrizko gida praktikoa. Eta horri buruz hitz egitera etorriko da datorren ostegunean, martxoaren 12an, Astigarragara. Hitzaldia eskainiko du egileak, kultur etxean, liburua aur­keztu eta kontsumo jasanga­rri­a­ri buruz aritzeko.

Arratsaldeko 18:30etan izango da euskeraz, Udaleko Ingurumen Sailak antolatuta.
Gida praktiko bat da Ekologista naiz baina..., gure eguneroko kontsumoa jasangarriagoa izateko pautak ematen dituena. Gaur egungo egoeraz jabetu, eta ohiturak aldatzeko konpromiso batzuk hartzea proposatzen du. Horretarako, testuak, animazio­ko zazpi bideo eta abesti bat biltzen ditu liburuak. Helburua da, bukaeran irakurleak idatziz jasotzea bere konpromisoak, kontsumo ohiturak aldatzeko. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!