Zine Foruma

'Talentos ocultos' pelikula eta solasaldia, datorren asteartean

Kronika - Erredakzioa 2020ko mar. 7a, 00:00
Hiru emakume matematikari dira protagonista, 'Talentos ocultos' filmean.

Kultur etxean izango da, arratsaldeko 17:00etan, Cristina Zalduak gidatuta.

Zine foruma antolatu du datorren astearterako, Harituz el­kar­teak. Talentos ocultos pelikula jarriko dute kultur etxean, arratsaldeko 17:00etan, eta horre­kin lotutako solasaldia egingo dute ondoren, Cristina Zalduak gidatuta, gaztelaniaz.

Solasaldi horretan, ariko di­ra emakumeen ezkutuko ahalmenen aitortzari eta balioei buruz. Izan ere, pelikulak kontatzen du benetako istorio bat, hiru emakume afroamerikarrena: Katherine Johnson, Dorothy Vaughan eta Mary Jackson matemariak izan  ziren, eta NASArentzat egin zuten lan. Beraien kalkuluak baliatuta, John Glenn izan zen aurreneko astronauta estatubatuarra, Lurraren orbita oso bat egin zuena.

Johnsonek, gainera, Mercury proiektuaren eta Apolo 11 mi­si­oak ilargira egindako hegaldia­ren ibilbideak kalkulatu zituen. Joan den otsailaren 24an hil zen, 101 urterekin.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!