Dirulaguntzak

Dirulaguntza deialdia zabalik, hainbat sailetan

Kronika - Erredakzioa 2020ko mar. 7a, 00:00

Berdintasuna, kirola, eta euskera eta kultura arloetako dirulaguntza deialdia zabaldu du Udalak. Eskaera epea zabalik dago. 

Hiru dirulaguntza deialdi argi­ta­ratu zituen Udalak ostegunean, martxoaren 5ean, Gipuzkoako Aldizkari Ofi­­zialean. Hiru sail ezber­dinetakoak dira horiek: berdin­tasun arlokoak, euskera eta kulturakoak, eta kirol arlokoak. Eskaera epea zabalik dago, denetan.

Berdintasun arlokoei dagokienez, dirulaguntzak zuzenduta daude Astigarragan emakume eta gizonen berdintasuna sustatzeko jarduerak garatzen dituzten pertsona fisiko edota irabazi asmorik gabeko elkarte eta erakundeentzat. Udalak prestatutako instantzia eredu ofiziala betez egin behar dira eskaerak, hilabeteko epean, udaletxeko Erregistroan.

Euskera eta kulturako dirulaguntzak ere, irabazi asmorik gabeko pertsona fisiko eta juridikoentzat dira, eta hilabeteko epean aurkeztu behar dira eskaerak, udaletxeko Erregistroan edo kultur etxean, honakoak aurkeztuta: eskaera normalizatua, proiektu edo programaren azalpen orokorra, eta antolatuko diren ekintzen fitxa.

Eta kirol arlokoak, azkenik, 2020an Astigarragan garatuko diren interes orokorreko jarduera eta egitasmoetarako dira. Ka­su honetan ere, hilabeteko epea dago, Erregistroan aurkezteko. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!