Aurrekontuak

210.000 zertara bideratu proposatzeko, astebete

Kronika - Erredakzioa 2020ko mar. 7a, 00:00

Martxoaren 15era arte dago epea, Aurrekontu Partehartzaileetan. Udal eraikinetan eta zenbait plazatan daude postontziak.

Martxan da 2020ko Aurrekontu Partehartzaileen prozesua, joan den astelehenetik. 210.000 euro zertan inbertitu erabakiko dute herritarrek, eta horretarako, pro­posamenak egiteko garaia da oraingoa. 

Martxoaren 2tik 15era bitar­te, edozein herritarrek izango du aukera, etxean jasotako es­kuorria bete, eta Udalaren postontzietan uzteko, udal eraiki­netan eta herriko zenbait pla­­zatan: udaletxea, kiroldegia, es­kolako sarrera, anbulatorioa, kul­tur etxea, Gaztelekua, haur eskola, AEK, Kontxa Etxeberria plaza, Joseba Barandiaran plaza, Errekatxo enparantza, Ergo­bia plazatxoa, eta Norberto Al­mandoz plaza. Internet bidez ere egin daiteke, astigarraga.eus web orrian, formularioa beteta; edo posta elektronikoz bidalita proposamena, alkatetza@asti­ga­­rraga.eus helbidera.

Aurten, aurrekontu bikoitza

Normalean, urtean 100.000 euro bideratu izan ditu Udalak, Aurrekontu Partehartzaileen partidara. Baina joan den urtean ez zenez prozesua burutu, 2019 eta 2020koak bateratu egin ditu aurten, eta aurrekontu bikoitza izango da, herritarren eskura.
Proposamenak egiteko fasea bukatzen denean, udal teknikarien txanda izango da, horien bideragarritasuna aztertzeko. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!