Kultur etxea

Soularen historian emakumezko ahots garrantzitsuenak, kultur etxera

Kronika - Erredakzioa 2020ko mar. 7a, 00:00
Lidia Insaustik, Andoni Etxebestek eta Iñaki Miguelek osatzen dute hirukotea.

'Souleko Divak' izeneko emanaldia eskainiko du Evening Prayer Trio taldeak, gaur arratsaldeko 20:00etan.

Soul musikari eskainitako kontzertua izango da gaur, Astigarragako kultur etxean; eta bereziki, souleko emakumezko abeslariei eskainitakoa. Izan ere, Souleko Divak izeneko emanaldia eskainiko du Evening Prayer Trio taldeak: Lidia Insausti izango da abeslaria, Iñaki Miguel piano-jolea, eta Andoni Etxebeste bateria-jolea.

Arratsaldeko 20:00etan hasiko da kontzertua, eta sarrerak salgai daude: helduenak 6 euro dira, eta adin txikikoenak, berriz, 3 euro.
Kontzertuan zehar, hirukote donostiarrak erre­pasoa egingo dio soul musikaren ibilbide his­torikoari, eta taula gainera ekarriko ditu, souleko emakumezko ahots garrantzitsuenak: «Nina Simone, Aretha Franklin edota Amy Winehouse bezalako abeslari haundien doinuak eskainiko dizkigute, besteak beste», aurreratu dute. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!