berdintasuna

Patriarkatuak ohean duen eraginaz hitzaldia, Damontik

Kronika - Erredakzioa 2020ko mar. 5a, 00:00

Kultur etxean hitz egingo du gaur Paola Damonti, genero gaietan adituak, arratsaldeko 18:00etan hasita.

Hitzaldia emango du gaur kultur etxean, arratsaldeko 18:00etan, Paola Damonti, genero gaietan adituak. La brecha orgásmica izango du hizpide, gaztelaniaz izango den saioan. Berdintasun Sailak antolatu du, eta haur zaintza zerbitzua izango da.

Emakumearen plazerra baldintzapean
Pasa den urtarrilean Iruñean izan zen Damonti, hitzaldi hau bera emateko. Emakume Etxean zuen ematekoa, baina Iruñeko Udalak betoa jarri zionez, Katakrak liburutegian eman zuen.

Orduan bezala, gaurkoan ere azalduko du patriarkatuaren eragina oheraino iristen dela, eta emakumearen plazerra baldintzatzen duela. Besteak beste, Damontik dio «kulpa emakumeei lotuta da sentimendua» dela, eta «kontrolerako elementu indartsua. Oinarria ez dago biologian, gizartean baizik».

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!