emakumeon plaza

Argazki murala egiteko izena, gaur arte

Kronika - Erredakzioa 2020ko mar. 5a, 00:00

Martxoaren 12, 14, 17 eta 25eko argazki saioetan tokia dago, eta izen-ematea gaur bukatuko da, Berdintasun Sailean.

Udalak herritarrei hainbat bileretan jakinarazi zien moduan, Emakumeon Plaza berritu egingo da, «izaerarik gabeko espazio publiko degradatu bat berreskuratu» eta «Emakumeon Plazari dagokion nortasuna» emateko.

Horretarako, besteak beste, emakume irudiak dituen beirazko mural bat egingo da. Mura hori, Nagore Legarreta argazkilari hernaniarrak eta Astigarragako emakume taldeek osatuko dute, eta hain zuzen, argazki horiek egiteko saio irekiak antolatu dira.

Lau egunetako bost saiotan, tokia
Argazki saio horietan parte hartzeko izen-ematea gaur itxiko da. Berdintasun Sailera jo behar da, 638 206 586 telefonora deituta edo berdintasuna@astigarraga. eus helbidera idatzita.

Ondorengo saioetan dago tokia: martxoaren 12an 10:30etan eta 17:30etan, martxoaren 14an 10:30etan, martxoaren 17an 17:30etan eta martxoaren 27an 10:30etan.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!