Arabako pentsiodunen plataformako kideak dira Jesus Soubies eta Jose Maria Agirre, eta Por un sistema público de pensiones liburua idatzi dute. Gaurkoan, horri buruzko azalpenak ematera gerturatuko da Soubies kultur etxera, arratsaldeko 18:00etan, Udalak eta pentsiodunen Duintasuna elkarteak gonbidatuta.
Saioa euskeraz eta gaztelaniaz egingo da.
«Koordinatzeko modua pentsiodunen garaipenetako bat izan da»
Autoreen esanetan, aipatutako liburua da «Hego Euskal Herriko pentsionista ugariren mobilizazio, bilera, prentsa ohar, eztabaida eta lanaren fruitua; milaka pentsiodunek eskubideak defendatu eta argudiatzeko egindako ahaleginaren fruitua».
Era berean, azpimarratu dute plataforma desberdinen artean izan diren «armonia eta batasuna». Diote, «izandako mugekin ere, koordinatzeko modua pentsionisten mugimenduaren garaipenetako bat» izan dela, «batasuna eta pluraltasuna bermatu» dituelako.
Liburuan zehar, Soubies eta Agirrek egungo egoera ekonomikoaren deskribapena egiten dute. «Europako eta munduko ekonomiaren arazoa da ekonomia sistema bera, eta aberastasunen banaketa bidegabea. Europa hegoaldeko herrialdeek duten egoera hainbaten interesen araberako ekonomia politikek bultzatu zuten bezala, 'pentsioen eskasia' sortu dute hainbat gobernuren, bereziki eskuinekoen, lan eta politika ekonomia jakin batzuek».