Euskaraldia

Euskaraldia aurkeztuko da gaur, eskolako aretoan

Kronika - Erredakzioa 2020ko mar. 3a, 00:00

Herritar guztiak gonbidatu ditu Udalak, 18:45etan egingo den ekitaldian parte hartzera. Fase eta epeen berri emango da.

Aurtengo Euskaraldia Gehiago, gehiagorekin, gehiagotan lelopean egingo da. Hainbat fase eta epe izango ditu, eta baita berrikuntzaren bat edo beste ere.

Guztiaren berri gaur emango da, 18:45etan eskolako aretoan egingo den aurkezpen ekitaldian. Udalak herritar guztiak gonbidatu ditu bertan parte hartzera.

 

Talde eragilea osatuko da

Euskaraldiaren helburua, aurten ere, «euskeraren erabilera haunditzea» izango da. Horretarako, azaroaren 20tik abenduaren 4ra ahobizi eta belarriprest izango dira protagonista, baina baita ariguneak ere. Era berean, Euskaraldia bera, 15 egunetara luzatuko da.

Berrikuntza eta fase horien berri emango da gaur, eta Euskaraldia landuko duen langilea aurkeztu eta herriko talde eragilea osatuko da.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!