Aurrekontuak

Herriko aurrekontua, herritarren eskuetan

Kronika - Erredakzioa 2020ko ots. 29a, 00:00
Astigarraga Zure Esku proiektua aurkeztu zutenekoa.

Aurreko asteazkenean,  'Astigarraga zure esku'-ri buruzko aurkezpena egin zuten, aurrekontuetan herriak parte hartzea beharrezkoa dela adieraziz.

Astigarragako Udalak, Astigarraga zure esku poriektua jarri du martxan. 2020ko aurrekontuan 210.000 euro daude eta zertarako erabili astigartarren eskuetan utzi nahi du udalak, haien porposamenak kontuan hartzeko asmotan. Aurreko urtean, ekimen honi esker, eskolako jolastokia estali da, zahar-egoitzan berritze lanak egin dira, eta hainbat aldaketa gehiago lortu dira. 

Horregatik, udalak dio herritarren parte hartzea behar-beharrezkoa duela. 

Astelehenean irekiko da proposamenak aurkezteko epea, eta martxoaren 15era arte egongo da aukera. Hiru aukera egongo dira parte hartzeko, lehenik, eskuorrian idatzi behar dira proposamenak eta herrian kokatu diren postontzietan sartu. Hainbat to­ki­tan egongo dira postontzi hauek; udaletxean, ki­roldegian, eskola-sarreran, an­­bu­lategian, kultur etxean, Gaz­telekuan, haur eskolan eta AEKn. Kalean ere egongo dira; Kontxa Etxeberriko Plaza, Joseba Barandiaran plaza, Errekatxo Enparantza, Ergobia Plazatxoa eta Norberto Almandoz plazan. 
Bigarren, www.astigarraga.eus web orriko formularioa betez hartu daiteke parte, eta hirugarrena berriz, proposamenak alkatetza@astigarraga.eus helbidera bidaliz.  

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!