Aisialdia

Larunbatetan eta Aste Santuan, Xaguxar

Kronika - Erredakzioa 2020ko ots. 29a, 00:00

Martxoaren 7 eta 28an ekintzak antolatu ditu Xaguxar Aisialdi Taldeak, eta Aste Santuetan, Ludoteka irekita egongo da, hala ere izena eman behar da. 

Hainbat aukera eskainiko ditu martxoan zehar Xaguxar Aisialdi taldeak, eta Aste Santuetan Ludoteka irekiko du. Aurrez izena eman behar da, eta martxoaren 9tik 13ra bitartean dago aukera emateko. 

Ordainketa epea, martxoaren 16tik 20ra bitartean izango da eta prezio 40 eurokoa da, «hobariak izango dira familia ugari eta bi senide edo gehiagoko izen emaileentzat. 8:30etatik, 10:00etara zaintza zerbitzua ere eskainiko dugu», prezioa 20 eurokoa da. 

Ekintzak eta ludoteka datozen hilabeteetan 
Apirilaren, 6,7,8,14,15,16 eta 17an, Ludoteka zerbitzua eskainiko da, guztira zazpi egun izanik.

Martxoaren 7an, «emakume­en eguna gertu dagoela aprobetxatzeko», mural bat egingo da, eta martxoaren 28an, jo­la­sak. Bi ekintzak, arratsaldeko 16:30e­tatik 18:30etara izango di­ra, kultur etxeko aretoan.  

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!