EUSKARALDIA

Euskaraldiko aurkezpen ekitaldia, datorren asteartean

Kronika - Erredakzioa 2020ko ots. 29a, 00:00

2018ko Euskaraldiko aurkezpen ekitaldia, eskolan egin zuten astigartar txikiek.

Datorren asteartean aurkeztuko dute, 2020ko Euskaraldia. Arratsaldeko 18:45etan izango da aurkezpen ekitaldia, eskolako aretoan.

Datorren astearterako, 2020ko Euskaldaiari buruzko aurkezpen ekitaldia antolatu dute, Gehiago, gehiagorekin, gehiagotan lelopean. Arratsaldeko 18:45etan hasiko da aurkezpen ekitaldia, eta eskolako areto nagusian izango du lekua. Udalak, herritar guztiak ekitaldiarekin batzera deitu du.

 

«Ariketa sozial masiboa»

Euskaraldia, ahozko hizkuntza-ohiturak aldatzeko «ariketa sozial masibo bat da», aipatu dute antolatzaileek. Egitasmo honek duen helburu nagusia, herritarren hizkuntza ohiturak aldatuta euskararen erabilera handitzea da. «Euskara ulertzea da ariketa egin ahal izateko bete behar den gutxieneko baldintza».

Aurten Euskaraldia azaroaren 20tik abenduaren 4ra bitartean egingo da. Aurreko edizioan bezala, ahobizi eta belarriprest izango dira protagonista nagusiak, baina edizio berriak, hainbat berrikuntza eskainiko ditu, «oraingoan 15 egunera luzatuko da, eta hein handi batean, entitateei bideratuko zaie egitasmoa».

2020ko edizioa honetan, norbanakoek ahobizi eta belarriprest lantzeaz gain, taldeetan hizkuntza ohiturak aldatzeko aukera izango dute, edozein motatako entitateetako kideek euskaraz lasai jarduteko sortutako guneetan; «Ariguneak, hauxe da aurtengo Euskaraldiaren beste berritasunetako bat».

Udalak, aurtengo edizioa aurkeztuko du martxoaren 3an, eskolako areto nagusian, arratsaldeko 18:45etan, eta herritar guztiei zabaldu nahi die bertaratzeko deia.

«Ekitaldi honetan Euskaraldia landuko duen pertsona aurkeztuko da, eta herriko talde eragilea osatzen hasiko gara». Horrez gain, egitasmo berriak izango dituen faseak azalduko dira.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!