Plenoa

Hirigintza aholku batzordeko arautegia onartu du, Udalak

Kronika - Erredakzioa 2020ko ots. 29a, 00:00
EH Bilduko kideak, astearteko Osoko Bilkuran.

Asteartean, urteko bigarren plenoa egin zuten, eta landutako aztergaien artean, martxoaren 8ko adierazpen instituzionalaren mozioa aurkeztu zen eta eztabaida sortu zen Udal gobernu eta Astigarragako jeltzaleen artean. 

Pasa den asteartean bildu ziren Astigarragako partidu politikoak, osoko bilkuraren bueltan. 8 gaiez osatutako gai zerrenda zen astearteko plenokoa, eta 2020ko urtarrilaren 28ko aktaren onarpenarekin, eman zioten hasiera osoko bilkura honi. 

Ondoren jorratu zuten gaia, Hirigintza Aholku Batzordearen arautegia izan zen, eta Xabier Urdangarinek adierazi zuen, 7000 biztanletik goragoko herriak, Aho­lku Batzorde baten parte hartzea beharrezkoa dela. Arauak ezarri dituzte eta bertan aipatzen da, zeintzuk diren hirigintza aholkularitza honen «izaera eta eginkizunak, osaketa zein den eta nola funtzionatuko duen». EAJko bozeramaileak dio: «oso ideia ona iruditzen ziagu, eta ados gaude». Bozkaketa egin ostean, hirigintza aholkulari batzordearen aztergaia onartu zuten, Urdangarinek adieraziz, «aho batez onartzen da orduan». 

Bigarren gaia onartuta, hirugarrenarekin hasi ziren, Santio Zearra 7-1 unitatea Xehetasun Azterlana, hain zuzen. Eskaerekin eta erabakiekin bat etorri ziren denak, eta onartutzat eman zuten. 

Laugarren gaia, 2020ko langile lanpostu zerrendaren zati bat aldatzean oinarritzen zen. Urdangarinek, EH Bilduren izenean proposatu zuen, «alde batetik, uda honetako lanpostuen zerrenda aldatzea, lehenik ofizial ordeen lanpostuak. Eta bigarren, erregistroko administrari lanpostuak betetzeko moduko aldaketak egitea». Denek aldeko bozka egin zuten, eta bos­garren aztergaira pasa ziren, Soldata igoeraren proposamena,
«enplegatu publikoen eta kasu honetan, Astigarragakoen langile finkoen kasuan, soldatak igotzeko proposamena onartu nahi dugu». Hiru kontzeptu azpimarratu zituen Urdangarinek, alde batetik, soldataren %2ko igoera, beste alde batetik BPG ren bilakaeraren araberako igoera, eta bestetik produktibitatea. Proposamenak adierazi ostean, bozkaketa egin, eta onartutzat eman zen.

Hirgintzako aholku batzordearen arautegiari, hasierako onarpena eman zitzaion astearteko Osoko Bilkuran.

Seigarren gaia, berdintasunaren aldeko emakumeen kon­trako bio­le­ntziaren aurkako Eu­s­­ka­diko Udalen Sarean (Berdinsarea) atxikitzea zen. Urdangarinek, Berdinsarea zer den azaldu zuen lehenik, «euskadiko udalen sare bat, eta bere helburua da, bai maila politikoan eta bai maila teknikoan lankidetza sustatzea». Hori horrela, Astigarragako EH Bilduri, oso egokia iruditzen zaio honelako sarean parte hartzea, «garrantzitsua delako, beste herrietan egiten diren ekimenen berri izatea, eta gu egiten ari garenarekin ere elkartzeko, honekin lankidetza lortuko dugu eta asko ikasi gainera». EH Bilduren proposamena da, sarea atxikitzea, eta atxikipen hau egiteko alkateari baimena ematea, sinatu behar diren do­kumentuentzako. Urdangarinek, proposamenak adi­­­­­e­­razi ostean, bozkaketa egin zen, eta aldeko bozkak atera ziren, beraz onartuta gelditu zen, eguneko zortzigarren aztergai hau. 

Martxoak 8ko adierazpen instituzionalean, lau abstentzio
Martxoak 8rako mozioa aurkeztu zuten, «mozioa aurkeztu degu, ez baikara adostasun batera iritsi» eta mozioa irakurri zuen alkateak. Behin hau irakurrita, eta EH Bilduren posizioa zein den adierazita, lau abstentzio egon ziren eta Astigarragako Jeltzaleek adierazi zuten: «pena ematen digu abstenitzeak, baina hainbat a­rra­zoirekin ez gatoz bat, hala ere, gehiena bota duguna faltan izan da, arrazoietan ez duzuela aipatu indarkeria matxistaren errealitatea zein den». Jeltzaleei erantzuna eman zien Urdangarinek, «martxoak 8 ez da bereiziki indarkeriaren aurkako eguna, emakumeen eskubideei aldarria egitekoa baizik. Gainera iruditzen zait, eraldaketa erradikalak, beharrezkoak direla, hau da, erreprodukzio sozial jasangarri bat planteatzen da, bizitza duinen hausnarketa bat eginik». Eta gai hau eztabaidatu ostean, bozkaketa egin zuten, eta lau abstentzioren aurrean, EH Bildukoek aldeko botoa eman zuten, eta Martxoaren 8ko mozioa onartutzat eman zen. 

Zortzigarren gaia zen gai zerrendako azkena, Erregistro Zibilaren zerbitzua pribatizatzearen eta murriztearen aurkako mozioarena, hain zuzen, eta hau  ere onartu egin zuten «aho batez». 

Haur eskola berriaren idazketa proiektua 
Udaleko teknikari eta Kiriketa haur eskolako hezitzaileen ekarpenekin aurreproiektu bat landu da azken hilabete honetan. Kontxa Etxeberria 10-11ko etxebean kokatuko den Astigarragako Haur Eskola berria nolakoa izango den ere zehaztu zuten astearteko Plenoan. Aurreproiektu honi, jarraipena eta garapena emango dion proiektua idazteko lehiaketa martxan jartzea ere onartu zen, adierazi zutenez.   

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!