Izen Emantea

Urumea Berri Gastronomia Elkarteko kide izateko aukera dago

Kronika - Erredakzioa 2020ko ots. 29a, 00:00

Urumea Berri Gastronomi Elkartean bazkide izateko aukera dago, proiektuan bat egiteko izen emate inprimakia deskargatu, datuak bete eta 200 euroko transferentzia egin behar da.

Astigartar bizilagun talde bat bil­du eta proiektu bat jarri dute ma­­r­txan, «gastronomi kultur el­ka­rte berri bat sortzea herrian» nahi dutela adieraziz.
Eginkizun honetarako, Uru­mea Berriko, Dia supermerka­tu­aren atzean dagoen lokal bat es­kuratzeko negoziaketetan da­bi­l­­tza, Aiotzegi kalean. 180 me­tro karratuko lokala da eta 115.000 euro eskatzen dituzte. Hori horrela, edozein pauso eman ahal izateko, elkartea sortu dute, eta Urumea Berri Gastronomi Elkartea aukeratu dute, «lokalaren kokapena kontutan hartuta». 

100 bazkideko muga ezarri dute, eta interes gehiago egonez gero, «bilera batean adostuko litzake ea muga hau haunditu daitekeen edo itxarote zerrendan gelditzen diren». 

Bazkide izateko epea zabalik dago, horretarako izen emateko inprimakia deskargatu, datuak bete eta 200euroko transferentzia bat egin beharra dago elkartearen kontu-korrontera (zenbakia inprimakian bertan dago). «Lokalaren erosketari aurre egiteko jende kopuru nahikoa lortzen ez bada, dirua bueltatuko zaie, pertsona guztiei» adierazi dute. Guzti hau egin ondoren, posta elektronikoz edo zuzenean entregatu beharko di­ra izen emate inprimakia eta transferentzia ziurtagiria.

Dirua jarri eta atzera bota daietekela ere adierazi dute antolatzaileek, hala ere, «ordainketa hau egin eta bazkide izatera animatu, eta animatuko denari konpomezu pixka bat eskatu nahi diogu, proiektua aurrera joan dadin». 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!