Martxoko kultur agenda

Hitzaldiak, antzerkiak, mendi irteerak eta Ergobiko jaiak, martxorako

Kronika - Erredakzioa 2020ko ots. 29a, 00:00
Mari eta Gaileta fabrika eskainiko dute martxoaren 15ean, kutlur etxean. Argazkia: Eidabe.

Urteko hirugarren hil honetarako, hamaika ekintza, ikuskizun, hitzaldi eta solasaldi antolatu dira. Etzirako, Gurasolagunerako zita jarri dute, arratsaldeko 16:30etatik aurrera, eta astearterako berriz, bi bilera ireki eta irakurketa kluba. 

Ekintzez beteta dator urteko hiru­garren hila, eta etzi hasiko dira martxoko ekintza hauek, Gurasolagun antolatu baita as­­­t­e­­le­henerako, arratsaldeko 16:30e­­ta­tik aurrera.  Ohiko mo­duan, hileko astelehenetan izan­go dira euskaraz mintzatzeko elkargune hauek.

Astearterako ere, antolatu dira kultur ekintzak, hala nola, Kontrako eztarritik liburuari buruzko irakurketa kluba, eta bi bilera; bat Euskaraldiari buruzkoa  izango da eta bestea, haurren aurkako indarkeria matxistaren aurkakoa. 

Gainontzean, hilabete osorako hitzaldiak, solasaldiak, an­tzerkiak eta beste hainbat ekimen antolatu dira, haien artean, Mari eta gaileta fabrika antzerkia. Hilaren 15ean izango da, arratsaldeko 17:00etan, kultur etxean. Haur eta familiei zuzendutako antzezlana da, eta berdintasunaz eta parekidetasunaz jarduten du. 5 urtetik gorakoei zuzendutakoa izango da. 

 

2,9,16,23,30, Gurasolagun, 16:30-18:30.

2tik 9ra kultur etxe berrirako izenen Bozkaketa elektronikoa. 

3 Irakurketa Kluba, 19:30etan, liburutegian.

3 Bilera irekia, Euskaraldia, 18:45etan, ikastolako aretoan.

3 Bilera irekia, haurren aurkako indarkeria matxistaren aurka, 17:00etan, kultur etxean.

4 Liburu Baby Kluba, 10:30etan, liburutegian.

4 Hitzaldia, Por un sistema público de pensiones, 18:00etan, kultur etxean 

5  Hitzaldia, La brecha orgásmica, 18:00etan kultur etxean.

7  Eskulanak, 16:30-18:30, kultur etxean.

7 Musika, Souleko Divak, 20:00 tan, kultur etxean.

9 Liburu Txiki Kluba, 17:30etan, liburutegian. 

10 Zine Foruma, Talentos Ocultos, 17:00etan, kultur etxean.

11, 2020ko Santio jaiak prestatzen hasteko bilera irekia, udaletxean 18:30.

11, 18 Saio irekiak, Etorkizuneko Astigarraga eraikitzen, 17:30, kultur etxean.

11, 17,18 Tailerrak, 11 eta 18an, 9:30etan, lehen sorospenak. 17an, 19:00etan, Zeinu hezkuntza, liburutegian.

12 Ipuin ordua,Tximeleta belarriak,  18:00etan, liburutegian  .

12,17,27 Argazki saioak. Emakumeen plazako horman erabiltzeko. 

12 Hitzaldia, Ekologista naiz baina...  18:30etan, kultur etxean.

15,29 Irteera, Santiagomendiko sagardo bidea esploratzera, 10:00etan. 

15 Dantza, Irrikada, 13:00etan Foru plazan.

15 Antzerkia, Mari eta Gaileta fabrika, 17:00etan, kultur etxean. 

21 Zinea, Ploey, 17:00etan, kultur etxean.

23 Literatur Solasaldia, Dos amores perdidos, 19:30etan, liburutegian. 

26 Antzerkia, Alu ulu, 18:00-20:00, kultur etxean.

27 Zumba tailerra,19:00etan, kiroldegian.

28 Jolasak, Xaguxarren eskutik, 16:30-18:00, kultur etxean.
 
29 Ergobiko jaiak,10:30-17:30, Ergobin.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!