Eñaut eta Ekain Lizeagak ez zuten zorterik izan eta Miguel Soroa memorialeko finala galdu zuten Beotibar frontoain pasa den igandean. Jubenilen mailako finala jokatu zuten Oier Hormaetxea bizkaitarra eta Ander Sudupe gipuzkoarraren aurka eta 22-17 galdu zuten anai astigartarrek.
Urteko txapelketarik garrantzitsuenetakoa izaten da, sona haundikoa, eta esperientzi bezala asko balio du maila bakoitzeko onenak aritzen baitira bertan.