Hilaren 27an egingo da Astigarraga ehuntzen egitasmoko hirugarren saioa, Galtzaurren, 11:30etatik 14:30etara. Belaunaldi ezberdinen arteko harremana sendotzea helburu daukan programa honetan ari dira parte hartzen Galtzaurreko jubilatuak eta Martuteneko DBH 3 eta 4 mailetako ikasleak. Dagoeneko, birziklapenari eta Astigarragari buruzko saioak egin dituzte, eta ostegunean, musean aritzeko trikimailu guztien berri partekatuko dute.