Piano jaialdia

Sei domina piano-joleek, Andoaindik

Kronika - Erredakzioa 2020ko ots. 22a, 00:00

Marak eta Uxuek urrezko dominak lortu dituzte, eta zilarrezkoak, Jare, Naiara, Uxue eta Ainhoak.

Urrezko dominak lortu dituzte Mara Turrik eta Uxue Lajasek, eta zilarrezkoak, Jare Roca, Ainhoa Manterola, Uxue Meira eta Naiara Ortiz de Castrok.

Otsailaren 8 eta 9ko asteburuan egin zen Andoaingo piano jaialdia; aurtengoa, 15garrena izan da. Bertan, 18 urte arteko piano-joleek hartzen dute parte, eta astigartarrek ere ez dute huts egin.

Norberto Almandoz Musika Eskolako sei paino-jole izan ziren: Jare Roca Fernandez, Jazzy Cat jotzen, Mara Turri Iturrioz, Jessie jotzen; Uxue Lajas Lizeaga, Nº 20 A short story obrarekin; Uxue Meira Ruiz, obra berarekin; Ainhoa Manterola Lizeaga, Jessirekin, baita ere; eta Naiara Ortiz de Castro, Rock shock jotzen. Bostek B kategorian hartu zuten parte, hau da, 14 urte artekoenean, eta batek A kategorian, 11 urte artekoenean, alegia.

Lan polita egin zuten denek, eta dominekin etxeratu ahal izan zuten. Hain zuzen, urrezkoak lortu zituzten B kategoriako Mara Turrik eta Uxuek, eta zilarrezkoak, gainerako laurek.

Beethoven gogoan

Aurtengo edizioan, L. van Beethoven konpositorearen jaiotzaren 250. urteurrena gogoan, konpositore alemaniarra izan dute gogoan. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!