Giza-katea

Asteartetik aurrera, giza katerako izen-ematea

Kronika - Erredakzioa 2020ko ots. 22a, 00:00

Astigarraga DBH plataformak giza-katea egingo du martxoaren 29an, eta izen-ematea asteartean irekiko da, eskola sarreran.

Astigarragako gazteei DBH herrian egin ahal izateko aukera eskaini nahi die Astigarraga DBH mugimenduak, eta DBH Astigarraga Orain! aldarrikapena zabaltzeko, giza-katea antolatzen ari da, martxoaren 29rako.

Bertan parte hartzeko izen-emate epea asteartean irekiko da, eta hitzordu gehiago ere zehaztu diuzte.

Asteartean eskolan; ostiralean Joseba Barandiaran plazan

Martxoko giza-kateak Astigarragako Herri Eskola eta DBHko institutua eraikiko duten lur eremua (Mendiaundi-Anibar, kanposantu ondoan) lotzea izango du helburu. Bertan parte hartzeko, izena emateko hainbat postu jarriko dituzte. Aurrenekoa, asteartean, 16:00etatik 17:30etara eskolako sarreran, eta bigarrena, ostiralean, 17:00etatik 19:00etara Joseba Barandiaran plazan.


Hurrengo postuak martxoan jarriko dituzte: 4an, 16:00etatik 17:30etara eskolan; 6an, 17:00etatik 19:00etara DIAko parkean; eta 12an, eskolan, 16:00etatik 17:30etara.

 

Hiru puntutan, nahi denean

Bestalde, kiroldegian, Kontxa Etxeberria plazako Ogi Berri okindegian eta Merke Azoka dendan ere izango da aukera izena emateko, nahi denean.

Ibilbideak, hiru zati

Martxoaren 29ko giza-katerako ibilbidea hiru zatitan banatuko dute, eta izena ematean, bakoitzari toki bat egokituko zaio.
Egunean bertan, 11:00etan Foru plazan elkartuko dira parte-hartzaileak, eta kale-jiran joango dira nor bere tokira. 12:00etan egingo da giza-katea, eta 12:30etan ekitaldia, Joseba Barandiaran plazan.

Prentsaurrekorako deia

Egun horretarako prestatzeko, prentsaurrekoa ere emango du plataformak martxoaren 17an, 18:30etan Foru plazan, eta parte hartzeko deia luzatu du. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!